Artea

  • El almuerzo (Bazkaria), 1977, Gaspar Montes Iturrioz

  • Puente y gladiolos (Zubia eta gladioloak), 1987, Adrián Ferreño Mora

  • Figura apoyada en el suelo II (Lurrean bermaturiko irudia II), 1991, José Zugasti Arizmendiarrieta

  • Casa en el árbol (Zuhaitzean etxea), 2008, Txuspo Poyo Mendia

  • Paisaje veneciano con figura (Veneziar paisaia irudiarekin), José Echenagusia Errazkin

  • Naturaleza inerte. Vaso con agua y plato (Natura bizigabea. Ura duen edalontzia platerarekin), José Camps Gordon

  • Paisaje de Hondarribia con dos marineros (Hondarribiako paisaia bi marinelekin), Daniel Vázquez Díaz

  • Cacharrera Segoviana (Segoviar eltze-saltzailea), 1924, Ascensio Martiarena Lascurain

  • La recogida de la manzana (Sagar-biltzea), 1930, Jesús Olasagasti Irigoyen

  • Nace una diosa (Jainkosa bat jaio da), 1933-1934, Nicolás Lecuona Nazabal

  • ¿Está usted mejor? (Hobeto zaude?), 1950, Elias Salaverria

  • Sin título. Composición (Izenbururik gabea. Konposizioa), 1971, Carlos Sanz Ramírez

  • Arena III (Harea III), 1960, Rafael Ruiz Balerdi

  • Tríptico (Triptikoa), 1977, Vicente Ameztoy Olasagasti

  • Arena y agua (Hondarra eta ura), 1977, José Gracenea Aguirregomezcorta

leftright

ARTE-ONDAREA

María, 1918, Aurelio Arteta Errasti

Kutxa Fundazioaren Arte Ondarea aberastasun handiko funtsa da, euskal arte moderno eta gaur egungoaren bilduman oinarritua. Gipuzkoako arte-eremuan zentratua, hainbat arte-teknikaz egindako lanak biltzen ditu: margolaritza, eskultura, argazkigintza, instalazioak, etab. Gipuzkoan eta hedaduraz Euskal Herrian jaiotako edota bertan bizi izandako sortzaileenak.

Kutxa Fundazioaren Arte Ondarearen bildumak 5.000 lan baino gehiago biltzen ditu gaur egun, kutxa sortu zuten aurrezki-kutxek zeuzkaten bildumetatik etorriak eta kutxak berak 1990etik aurrera eskuratuak.

Bildumaren denbora-erreferentzia Kutxen beraien historiarekin paraleloan doa, XIX. mendearen bigarren erdian sortu zirenetik gaur egunera arte.

Askotarikotasuna izanik bildumaren ezaugarri nagusietakoa, bertan daude ordezkatuta XIX. mendearen bukaeratik gaur egunera arte izan diren arte-joera nagusiak, bereziki aipagarriak izanik:

XX. mende hasierako artea, honako hauen lan aipagarriarekin: Aurelio Arteta, Narciso Balenciaga, Nicolas Lekuona, Ascensio Martiarena, Julian Tellaetxe edo Zubiaurre anaiak.

60ko urteetatik aurrera Euskal Herrian sorturiko abangoardia berriak, adibidez Gaur (1965) taldea, haien obratik lagin hautatua dagoelarik ikusgai kutxak Donostiako Garibai kalean duen egoitza nagusiko atarian.

Arte-adierazpen berriak joan dira bilduma aberasten, besteak beste, Esther Ferrer, Cristina Iglesias, José Ramón Amondarain, Elena Asins eta Manu Muniategiandikoetxea-ren lanak.


Hilargia (Moon), 1958, Jorge Oteiza Embil

kutxatik beti bilatu izan da hurbiltasunezko harremana artistekin, eta hori garbi erakusten du horietako batzuen parte-hartzeak kutxaren egoitza nagusiaren eraikinean. Bertan ikus daitezke eraikin hartarako berariaz egin zituzten lanak Rafael Ruiz Balerdik (beirateak), Remigio Mediburuk (ataripea), Jose Luis Zumetak (zeramikazko murala) eta Rikardo Ugartek (eskailera).

Bilduma hau jendarteratzeko helburuarekin zabalkunde-lan garrantzitsua egiten da erakusketetan parte hartuz, argitalpenak eginez eta kutxaren leku publikoetan bildumako piezak ikusgai jarriz. Orain are jende gehiagorengana iristeko, Kutxa Fundazioaren Arte Ondarea bere obraren katalogo osoa zabaltzera doa Interneten orri honen bidez.

Ibilbide Birtuala

Ezagut itzazu, 3D ingurunean, bildumako lanik adierazgarrienak.

Bideoa

Gure bilduma Kubo-kutxa aretoko “Itsasurdin” erakusketan (2011).