Guri buruz
KUTXATEKA: Kutxa Fundazioaren kultura-ondarea, partekatu nahi dugun altxorra
Betidanik, gure kultura, bere hainbat agerpenetan, garatzen lagundu izan du
Kutxa Fundazioak; horretarako sortzaileen ekimena bultzatu du, eta ondorioz arte, dokumentu edo historia aldetik balio handiko obra asko –margolanak, eskulturak, argazkiak, marrazkiak eta grabatuak, bibliografia-lanak...– eskuratu ditu.
Ondare handi hau hiru zutabetan oinarritzen da:
- Fototeka: Argazki-bilduma izugarria, milioi bat irudi baino gehiagokoa, XX. mendeko Gipuzkoako politika, gizarte eta kulturaren historia agertzen dutenak; baita ere Argazkilaritzaren Historian, hasieratik XIX. mende erdialdera arte, bereziki garrantzitsutzat jotako lanak.
- Artea: Gutxi gorabehera 5.000 margolan, eskultura eta lan grafiko, batez ere gipuzkoar edo Gipuzkoarekin loturiko egileenak, XIX. mende bukaeratik gaur egunera arte garaturiko arte-mugimenduetan erreferentziazkoak izan direnak.
- Dr. Camino liburutegia: Donostiako eta Euskal Herriko historiari buruzko 14.500 liburu eta agiri baino gehiago, Dr. Camino Institutuaren liburutegikoak.
Kultura-ondare honetaz gizarte osoak goza dezan, iraunarazteko, zaharberritzeko eta jendartean zabaltzeko konpromisoa dugu guk. Zabalkundea geure erakusketen, geure zentru guztietan, beste erakunde batzuei egindako lagapen eta aldi baterako maileguen bidez... egiten da, eta kutxateka izeneko plataforma honen bidez.