Erabiltzeko arauak eta baldintzak

Dokumentu honetan Kutxa Fundazioak (IFZ/NIF: G-20368593 eta helbidea:  Donostia / San Sebastián, Mikeletegi Pasealekua, 79 (Arbide Dorrea I), Kutxatekaren titularrak, http://www.kutxateka.eus webgunean (aurrerantzean “Ataria”) daukan irudi-bilduma Interneteko erabiltzaileen eskura jartzeko zehaztapen eta baldintzak agertzen dira.

Atariko orrietan barrena zein bertan eskaintzen diren Zerbitzuetan barrena nabigatzen duenak, edota orri horiek kontsultatzen dituenak, jarraian zehazturiko baldintza orokorrak onartu egiten dituela ematen du aditzera.

Edukien lizentzia

Atarian dauden irudi guzti-guztiak Kutxa Fundazioarenak dira, eta honek erabiltzaileen esku jartzen ditu, soil-soilik erabilera-lizentzia honen pean erabil ditzaten: Creative Commons “BY-NC 4.0”.
Erabilera-lizentzia honek irudiak erabiltzea ahalbidetzen du ondorengo muga hauekin:
  • Aitortza (Attribution): Lizentziak baimendutako obraren edozein ustiaketatan egilea aitortu beharko da.
  • Ez komertziala (Non-commercial): Obraren ustiapena merkataritzakoak ez diren erabileretara mugatuko da.
Irudi bakoitzaren erabilera orotan, erabiltzaileak bere erabilera babesten duen lizentziaren zehaztapenak adierazi behar ditu eta irudiaren jatorria eta egilea aipatu, honela: "CC BY-NC 4.0 2015 / KUTXATEKA / (Zein funtsetakoa den argazkia) / (Argazkiaren egilea)."

Arau eta baldintza orokorrak

Erabiltzaileak erabilera-baimenaren baldintzak betetzera konprometitzen dira eta baimen hori urratuko duen erabilerarik ez egitera, ezta Legearen edo erabilera-arau eta baldintza hauen eta Atariko lege-ohartarazpenaren aurkako erabilerarik ere.
Kutxa Fundazioa ez da inola ere Atariaren erabiltzaileek irudiez egiten duten erabileraren erantzule izango, eta espresuki beretzat gordetzen du dagozkion akzioak egikaritzeko ahalmena, erabilera-arau eta baldintza hauen edozein xedapen edo Atariaren lege-ohartarazpena erabiltzaile edo hirugarrengo batek ez betetzeak sor ditzakeen erantzukizunak eskatzeko, eta edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe zerbitzu-ematea kendu edo eten egin diezaieke horiei.