Datuen babeserako politika
Datu pertsonalen babesa
Kutxa Fundazioak erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa hartu du. Horregatik, Kutxa Fundazioak legez eska daitezkeen datu pertsonalen babes-mailak hartu ditu, datu pertsonalei ematen zaien tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio libreari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Erregelamenduan oinarrituta. Era berean, eskuragarri dituen babes-baliabide tekniko gehigarri guztiak erabiltzen ahalegintzen da.
www.kutxateka.eus webguneak "cookieak" erabil ditzake erabiltzaileek webgunearen orriak bisitatzean, euren nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta konfigura ditzaketen bestelako elementuak identifikatzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake "cookieak" jaso dituelako abisua jasotzeko, eta, hala badagokio, disko gogorrean ezar daitezen saihesteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburuak informazio hori zabaltzeko.
Arau orokor gisa, Kutxa Fundazioarekin harremanetan jartzeko, datu pertsonalak eskatuko dira inprimaki baten bitartez. Horri dagokionez, datu pertsonalei ematen zaien tratamenduaren helburuen eta baliabideen berri emango da, interesdunaren baimena eskatuko da datuak tratatzeko eta zerbitzua edo edukia pribatutasun-politikarekin bat datorrela bermatuko da. Politika horrek honako hauek zehaztuko ditu:
Pribatutasun-deklarazioa
Pribatutasun-deklarazio horren arabera, Kutxa Fundazioak aditzera ematen du zuk eman duzun informazioa erabiltzeari dagokionez abian jarriko duen politika:
“Tratamenduaren arduraduna”
Kutxa taldea: Kutxa Fundazioa, Kutxagestion Zerbitzuak, S.L.U. y Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa.
“Helburua”
Interesdunek ematen diguten informazioa helburu espezifiko bat kudeatzeko tratatzen dugu Kutxa Fundazioan. Izaera pertsonaleko datuak tratatzearen xede diren helburu espezifikoen barnean gauzatzen diren jardueren artean honako hauek daude: gure erabiltzaileek eskatzen diguten informazioaren bidalketa kudeatzea, hainbat ekitaldi egin daitezen kudeatzea, interesdunentzat interesgarriak diren produktuen eta zerbitzuen eskaintzak ematea, eta abar
Ez da erabaki automatizaturik hartuko emandako izaera pertsonaleko datuetan oinarrituta.
Lortutako datuak ez dira gordeko tratamenduaren helburua bete ahal izateko eta kasu berezi bakoitzean aplikatzen den indarreko legezko araudia bete ahal izateko behar den denbora baino gehiago.
Lortutako datuak ez dira erabiliko hasieran adierazitako tratamenduak ez diren ondorengo tratamenduetarako interesdunaren baimena aurretik lortu gabe.
Arau orokor gisa, ez da kategoria bereziko daturik tratatzen. Egin behar den tratamendua dela medio, datu mota hori ezinbestekoa bada, interesdunari baimena eskatuko zaio lehenago, eta horretarako aurreikusitako segurtasun-neurri espezifikoak hartuko dira.
"Legitimazioa"
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria bi alderdien arteko onespena da. Egin behar den tratamenduak horrelakorik eskatzen badu, zerbitzu-kontratu bat sortuko da eta kontratu hori egikaritzea legezko oinarria izango da aldez aurretik aurkeztutako eskaintzan azaltzen diren datuen tratamendurako, betiere eskaintza horretan jasota dauden hitzen eta baldintzen arabera.
"Hartzaileak"
Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraziko zaizkienik, legezko betebeharren bat badago izan ezik. Aukera hori aurreikusten bada, Kutxa Fundazioak zure baimena eskatuko du.
Datuak Kutxa taldeko beste enpresa batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie administrazio-arloko barne-helburuetarako. Kutxa Fundazioak EB 2016/679 Erregelamenduarekin bat datozen Arau Korporatibo Lotesleak ditu izaera pertsonaleko datuak tratatzeko eta arau horiek Kutxa taldeko enpresa guztietan aplikatzen dituzte.
"Eskubideak"
Edozein pertsonak berrespena lortzeko eskubidea du Kutxa Fundazioan pertsona horiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez jakiteko.
Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzen ditzaten eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datuak ken ditzaten eskatzeko, beste hainbat arrazoiren artean, datu horiek biltzeko izan ziren helburuetarako behar ez direnean.
Zirkunstantzia batzuetan, interesdunek eskatu ahal izango dute beren datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu.
Zirkunstantzia batzuetan eta datuen erabilera bereziarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunak beren datuak tratatzearen aurka egon daitezke. Kutxa Fundazioak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko legezko arrazoiak badaude edo egon litezkeen erreklamazioei erantzun behar bazaie edo erreklamazio horiek defendatu behar badira.
Interesdunek eskubidea dute Kutxa Fundazioan dauden datuen eramangarritasuna eskatzeko, datu horiek tratamenduaren beste arduradun batengana eramateko. Kutxa Fundazioak eramangarritasun hori egingo du datuen formatu eramangarriak erabiliz, betiere teknikoki egin badaiteke edo neurriz kanpoko ahalegin bat egin behar ez bada.
Eskubide horietaz baliatzeko, edozein pertsonak email bat bidal dezake info@kutxafundazioa.eus helbidera. Eskaera jaso ondoren, interesdunari jakinaraziko zaio zer dokumentazio bete behar duen eskubide horietaz baliatzeko; horretarako, kasu bakoitzean beharrezkoak diren inprimakiak eta ereduak emango zaizkio.
Helburu espezifikoren bat betetzeko baimena eman bada, interesdunek eskubidea dute baimen hori edozein unetan kentzeko, eta horrek ez du eraginik izango zilegitasuna kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Interesdunek erreklamazio bat jar dezakete Datuak Babestearen alorreko Kontrol Agintaritza eskudunean, bereziki beren eskubideak baliatzeari dagokionez pozik geratu ez badira.
"Segurtasuna"
Kutxa Fundazioak tratamendu bakoitzaren arabera eskatzen diren segurtasun-neurri guztiak hartu ditu datu pertsonalak babesteari dagokionez, eta eskura dituen bestelako baliabide eta neurri teknikoak eta antolamenduzkoak ere ezarri ditu, Kutxa Fundazioari emandako datu pertsonalak galdu, behar ez bezala erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea saihesteko.
Kutxa Fundazioaren Interneteko guneen familiak hirugarren lekuetarako loturak eskaintzen ditu. Lotura horiek kontrolatzen ez direnez, hobe duzu pribatutasun-arloko praktikak arretaz irakurtzea.