Liburuak

  • Ptolomeo-ren Facsimil bat

    Ptolomeo-ren Facsimil bat, Juantxo Egaña, Kutxateka

  • Compactos con libros

    Liburuak eta apalategiak, Mikel Astigarraga, 2011, Kutxateka

leftright

Dr. Camino Liburutegia

Dr. Camino Liburutegia, Donostiako eta Gipuzkoako historiari buruzko 14.500 liburu eta agiri baino gehiagoz osatua, Donostiako historia aztertzen duen Instituto Dr. Camino de Historia Donostiarra ospetsuaren fruiturik garrantzitsuenetakoa da.

Egoitzaren bista bat Serapio Múgicarena bezalako funts garrantzitsuez osatua, liburutegiak argitalpen garrantzitsuak ditu jasota; hiriaren historia zehazki dokumentatu eta aztertzeko ekarpen baliotsua egin nahi du, eta Donostiaren nortasun historiko eta kulturala ezagutzen lagundu.

Halaber, nekez aurkitzen diren aleak ditu, adibidez katalogo eta inbentarioak, ikertzailearentzat oso erabilgarriak, Gipuzkoaren eta Euskal Herriaren historiako zenbait etapa eta gai aztertzeko balio handiko tresna direnak (ale horietako batzuk “Historiarako informazio-iturrien” material izan daitezke).

Donostiako Historiari Buruzko Dr. Camino Institutua

Institutuaren jatorria Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Taldeaan dago. Taldearen sorrera ofiziala Donostian izan zen 1966ko urtarrilaren 11n, eta aurrez, 1964ko urtarrilaren 2an, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (R.S.B.A.P.) Gipuzkoako Batzordeko Zuzendaritza Taldeak onartu zuen bere filial gisa.

historia donostiarra Informazio gehiago

Arakatu eta jaitsi

Arakatu eta jaitsi Donostiari buruzko Boletinak (testu osoa)

Arakatu eta jaitsi Donostiari buruzko Boletinak (testu osoa)