<

Kutxateka

750.000 argazki, liburu eta artelanak

KUTXA FUNDAZIOA kultura-ondarea

Altxor partekatua

Betidanik, gure kultura, bere hainbat agerpenetan, garatzen lagundu izan du Kutxa Fundazioak; horretarako sortzaileen ekimena bultzatu du.

Ondorioz, arte, dokumentu edo historia aldetik balio handiko obra asko –margolanak, eskulturak, argazkiak, marrazkiak eta grabatuak, zeramikak, tapizak, bibliografia-lanak...– eskuratu ditu.

  • Argazkiak+500.000

    Argazkiak

    Fototeka, argazki-bilduma izugarria, milioi bat irudi baino gehiagokoa, XX. mendeko Gipuzkoako politika, gizarte eta kulturaren historia agertzen dutenak; baita ere Argazkilaritzaren Historian, hasieratik XIX. mende erdialdera arte, bereziki garrantzitsutzat jotako lanak.

    xadibidez ↓ info gehiago

    Artea

    Artea

    Gutxi gorabehera 5.500 margolan, eskultura eta lan grafiko, batez ere gipuzkoar edo Gipuzkoarekin loturiko egileenak, XIX. mende bukaeratik gaur egunera arte garaturiko arte-mugimenduetan erreferentziazkoak izan direnak.

    xadibidez ↓ info gehiago

    Liburuak

    Liburuak

    Dr. Camino liburutegia, Donostiako eta Euskal Herriko historiari buruzko 14.500 liburu eta agiri baino gehiago, Dr. Camino Institutuaren liburutegikoak.

    xadibidez ↓ info gehiago
  • kubo-kutxa

    kubo-kutxa

    2000. urtean irekia, kubo-kutxa Aretoa,Kutxaren gizarte-ekintza bat, Rafael Moneo arkitektoak diseinaturiko Kursaal eraikin bitxian dago eta Donostiako kultura-bizitzaren eskaintzarik garrantzitsuenetako bat bihurtu da.kubo-kutxa Aretoak 1.000 m2 ditu gutxi gorabehera, eta gune handi honek bere arkitektura bitxiarekin tamaina handiko erakusketak egiteko aukera ematen du.

    info gehiago

    kutxa kultur artegunea

    kutxa kultur artegunea

    Kutxa Kultur Artegunea erakusketa-aretoa arte-jardueren zabalkundea egin eta jende gehienari hurbiltzeko helburuarekin sortu da, eta arreta berezia jarriko dio euskal arteari eta batez ere gipuzkoarrari. Fisikoki, Tabakalera eraikinaren barruan dago gure gunea, hiriko zentro neuralgiko berrian, eta Kutxa Kultur programaren barruan.

    info gehiago

    Dr. Camino Liburutegia

    Dr. Camino Liburutegia

    Dr. Camino liburutegia, Donostiako eta Gipuzkoako Historiari buruzko 14.500 liburu eta agiri baino gehiagoz osatua, Donostiako historia aztertzen duen Dr. Camino Institutu ospetsuaren fruiturik garrantzitsuenetakoa da.

    info gehiago
left right